Piezak ateratzea eta kirurgia
Peñota Hortz-klinikan hortzak ateratzeko zenbait modu eta aho-kirurgia erabiltzen ditugu.
Ondokoak, besteak beste: sustraiak ateratzea, judizioko haginak ateratzea, frenuluaren kirurgiak, sustrai-kisteen kirurgiak...

Txantxarrak dira hotz-gaixotasun nagusia, eta tratatzeko eta horren ondoriozko arazoak konpontzeko beharrezkoa da aldian behin errebisioak egitea, beharrezkoa denean erradiografia egitea eta, kasua bada, eragindako hagina enpastatzea.
Azkeneko materialei esker, edozein txantxar-kalte enpasta dezakegu eraginkortasunez eta modu estetikoan.
Hortzen bat galdu badugu edo ordezkatu behar badugu, hortz-inplanteez gain, ohiko tratamenduak ere egin daitezke: hortz naturalen gainean jartzen den protesi finkoa edo protesi mugikorra (jar eta ken daitekeena).
Endodontziako motor eta lima berriei esker, tratamenduak hobeto eta errazago egin daitezke, baita azkarrago ere. Beraz, pazientearentzat erosoago izango da ohiko eskuko endodontziaren tekniken aldean.