Pazientearen beraren hortzoian mentaketak egiteko beharrezkoak diren teknikak sartzen dira mukosa eta hortzoietako kirurgian; helburua, agerian diren sustraiak estaltzea, tratamendu handien ostean eremu periodontala hobetzea, hortzaren edo inplantearen inguruko hortzoia handitzea etab. izaten da.
Askotan hortzoia ahosabaiaren eremutik hartu, eta behar den lekuan jartzen dugu. Orbaintzeko epea igarota, pazienteak betiko jarduera egingo du, eta emaitza estetikoak bikainak dira.
image -Kirurgia periodontala
Kirurgia periodontala
Batzuetan, estetika dela eta, edo protesi-beharrak direla eta, hortzoia beste modu batez jarri behar dugu, gehienetan hortzak luzatuz, baita higienea hobetzeko beharra dugunean ere.
image -Konpositezko karilak
Konpositezko karilak
Gure bezeroei beste karila estetiko mota bat eskaintzen diegu: konpositez egindakoak. Saio bakar batean klinikan bertan egiten dugu. Emaitza estetikoa bikaina da, eta kasuan-kasuan, geroan sortzen diren beharren arabera, aldatu ahal izango dira.
Zeramikazko karilak egokiak dira aurreko eremua estetikoki ondo uzteko, pazientearen hortz asko moldatu behar edo nahi ez baditugu.
image -Zeramikazko koroak
Zeramikazko koroak
Metalik gabeko koroak aukera dezakegun tratamendu estetiko bat da, ahoaren aurreko sektorean jar daitezke eta, egun, baita atzekoan ere.
Material oso estetikoak erabiliko ditugu, esaterako, zirkonioa, disilikatoak...; koroak pazientearen ahoan integratuko ditugu eta ia oharkabean pasatuko dira.
image -Hortzak zuritzea
Hortzak zuritzea
Adinagatik edo kafea, tea, ardo zuria, tabakoa eta abar hartzeagatik belztu diren hortzak argitzeko prozedura da. Baita beste kasu zail batzuetan ere, esaterako, botiken ondorioz hortzak tindatu badira.
Gure eta beste batzuen azukre gabeko cookie-en bidez gure zerbitzuak hobe ditzakegu. Gure webgunetik nabigatzen duzunean, Cookie-en erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago