Ortodontziako teknika honetan lerrotzaile gardenak erabiliko ditugu, ia-ia ikusten ez direnak.
Lerrotzaile bakoitza pazientearen neurrira egiten da; hamabost egun igarota, gutxi gorabehera, aldatuko da, eta hortzaren kokapen berriari dagokion lerrotzailea jarriko da.
Ortodontzia-teknika honek ez ditu bracket edo arkurik behar, horregatik da garrantzitsua estetikari dagokionez. Gainera, oso erosoa da, pazienteak lerrotzaileak ken ditzakeelako jateko edo hortzak garbitzeko.
Auto-lotura sistema
Auto-lotura pasivo Teknika bracketen, teknologia handiko arkuen eta tratamendu-protokoloen konbinazio berritzaile bat da. Elkarrekin erabiliz, azken emaitzak hobeak izango dira eta tratamendua azkarragoa: hitzordu gutxiago eta pazientearentzat erosoago. Arkuak gehiago garatuko dira pieza gutxiago kendu behar direlako.
Haurren ortodontzia
Haurraren osasuna hobetzeko beharrezkoak diren tratamendu guztiak, hazteko garaian baitago: bracketak, aparatu erauzgarriak, ohiturak lantzea etab.
Incognito
Incognito mihi-ortodontzia, ortodontzia estetikoko tratamendu bat da. Horren arabera, bracketak hortzen barrualdetik jartzen dira. Hortaz, emaitza estetikoa ezin hobea da, ia-ia ez baita ikusiko barre egiterakoan, hitz egiterakoan, jaterakoan etab.
Profil baxuko diseinua dela-eta, erraz erabiltzeko moduko ortodontzia-sistema bat da, eta egokitzeko aldia gaindituta, ez du hitz egiteko trabarik sortuko.
Zeramikazko bracketak
Metalezkoaren aurrean dugun beste aukera bat dira.
Lerrotzaile gardenen bidez lortu ezingo dugun mugimendua behar badugu hotzetarako, zeramikazko bracket zeharrargiak erabiliko ditugu; metalezkoak baino gutxiago ikusten dira eta funtzio bera egiten dute.
Gure eta beste batzuen azukre gabeko cookie-en bidez gure zerbitzuak hobe ditzakegu. Gure webgunetik nabigatzen duzunean, Cookie-en erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago