Kalitatea bermatzea
Esterilizatzea
Guztiz ekipatutako bi esterilizazio-areto ditugu. Material guztiak esterilizatzeko protokolo zorrotzenei jarraitzen diegu. Aldian-aldian, protokolo horien kontrola egiten dugu egoki funtziona dezaten.
Marka bikainak
Materialen kalitatea, ondo erabiltzea bezain garrantzitsua denez, merkatuko marka onenak ditugu gure espezialitate guztietan.
CAD-CAM Protesiak
Teknologia horri esker, zehaztasun eta doikuntza handiena lortzen dugu hondatutako edo galdutako piezak konpontzeko orduan. Inpresioa egin baino lehen, ordenagailuak protesia diseinatzen du eta datuak fresatzeko zentro batera bidaltzen ditu. Zubiaren edo koroaren egitura industria-moduan ekoizten da pieza bakarra lortzearren.
Etengabeko trebakuntza
Gure medikuek zenbait trebakuntza master egin dituzte gure espezialitate guztien inguruan.