Loading...

Gurasoentzako informazioa:
Zenbat urrats ditu tratamendu batek?

Normalean, ortodontzia-tratamenduak bi urrats ditu. Paziente gehienek urrats zuzentzaile aktiboa eta erretentzio urratsa beharko dituzte. Paziente batzuek onurak izango dituzte tratamenduaren bi urrats aktibo egin eta gero, eta "bi urratsetako tratamendu" izena dute. Etapa bakoitzaren xedeak ortodontzistarekin eztabaidatu beharko dira, pazienteek edota gurasoek itxaropen errealistak izan ditzaten.

“Bi urratsetako tratamenduan”, haurrak ortodontzia-tratamendua jasoko du bi aldi bereizitan. Tratamenduaren lehen urratsa egingo da haurrak “hortz erorkorren bat" edo gehienak dituenean. Bigarren urratsa egiteko, haurrak betiko hortz guztiak izango ditu.

Ortodontzistak erabakiko du, haurraren ahoa aztertu ondoren, bi urratsetako tratamendua egitea edo ez. Tratamendu mota horren helburua, behin betiko hortzak agertzeko baldintzak hobetzea da.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Zer abantaila ditu tratamendu goiztiarrak?

  • Masailezurren hazkunde egokia gidatzea.
  • Arkuen zabalera erregulatzea.
  • Behin betiko hortzak leku egokira eramatera.
  • Goiko ebakortzekin arazoak izateko arriskua gutxitzea.
  • Ohitura txarrak zuzentzea, esaterako, txupetea erabiltzea edo atzamarrak xurgatzea.
  • Hitz egiteko arazoak gutxitzea.
  • Itxura eta autoestimua hobetzea.
  • Ondorengo tratamenduko bigarren fasearen esku-hartzea erraztea.
  • Barnean gelditu diren hortzen arriskua gutxitzea (atera behar diren baino atera ez diren hortzak).
  • Behin betiko hortzetarako behar den lekua zaindu eta uztea.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Zer egin dezaket haurraren betiko hortzetan txantxarrak agertzen badira?

Txantxarrik duela ustez gero, odontopediatrarengana joan beharko duzu horiek kentzeko eta eragindako pieza lehengoratzeko. Ez itxaron, txantxarra ez da bakarrik geldituko, eta aurrera egiten duen heinean, egitura ona galtzen joango da. Gainera, itxaroten badugu, min izan dezake haurrak, eta tratamendua luzeagoa, konplikatuagoa eta garestiagoa izango da.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa: :
Zenbat urterekin joan behar du seme-alabak ortodontzistarengana?

Lau urterekin espezialistarekin ortodontzia errebisioa egitea gomendatzen dugu; izan ere, ortodontzia-arazo batzuetarako oso garrantzitsua da goiz antzematea, une egokian zuzentzeko erabakiak hartzeko eta masailezurrei modu orekatuan garatzeko aukera emateko, beharrezkoa balitz.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Haurrak kirola egin edo musika-tresnak jo ditzake aparatua badu?

Bai. Kontaktu-kirolaren bat egiten badu, aho-babesleren bat erabiltzea gomendatzen diogu. Ortodontzistak haurrarentzat onena dena gomendatuko dizu. Haize-tresnak jotzeko, esaterako, tronpeta edo flauta, aldi bat beharko du aparatura egokitzeko. Praktikatuz gero eta denbora joan ahala, aparatuek ez dute musika-tresna horietan eraginik izango.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Zer egin dezaket seme-alabak dentistari beldurrik ez edukitzeko?

Profesionala espezialista trebatua bada, badaki zer egin bisita ahalik eta atsegin izan dadin. Odontopediatrak ohituta dago garapen etapa bakoitzaren haur-psikologiarekin.

Haurra hasierako hortzak dituenetik odontopediatrara joateko ohitura badu, ez du odontologia-munduarekin arazorik izango. Goiz joaten hasiz gero, dentistara joateko eta egin beharreko prozeduretarako ohitura izango du. Dentistarengana prebentzioagatik joaten bagara, arazo gutxiago izango ditugu eta bisitak atseginagoak izango dira. Horregatik, errebisioak oso garrantzitsuak dira.

Zure seme-alaba haurtxoa ez bada, aldez aurretik prestatu behar duzu, zure herstura antzemango baitu. Gainera, beste pertsonei (lagunak, senideak) dentistarako bisitei buruzko informazioa eskatu ahal die, eta denek ez dute arreta bera izango gauzak azaltzeko orduan.

Haurra ez bada inoiz dentistarengana joan eta ez badu horren inguruko informaziorik, berak esperimentatu beharko du. Odontopediatrarenganako bidean esan ahal diozu ondokoa: “nire lagun batengana goaz eta hortzak zenbatuko dizkizu”. Haurrak ez badira hain txikiak, ez hitz egin zuri egindako tratamendu desatseginei buruz. Gainera, anestesiari, minari etab.i buruz ez hitz egitea ere garrantzitsua da.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Nola saihetsi txantxarrak betiko hortzetan?

Hotz erorkorretan txantxarrik ez edukitzeko, zenbait elikagaien kontsumoa kontrola dezakegu, odontopediatrara aldian behin joan beharko gara eta ahoa ondo garbitu beharko dugu. Gainera, dentistak egokia jotzen badu, fluorra erabil dezakegu.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Seme-alabak hortza apurtu zuen, zer egin behar dut?

  • Eremua ur iragaziarekin garbitu.
  • Hortza mugitzen den edo ez ikusten saiatu.
  • Elementua galdu badu, hortza bilatu.
  • Hortz erorkorra berriz jartzea ez da tratamendurako aukera bat. Hortaz, ez dugu hortz erorkorra berriz jarriko.
  • Betiko hortzen kasuan, berriz jar daiteke ondoko neurriak hartuta: berehala jarri behar da, ezin da ahotik kanpo 30 minutu baino gehiago egon. Hortza mantentzeko modurik egokiena Hank gatz-soluzioa da (farmazia). Esnea, listua bera, suero fisiologikoa edo ur iragazia ere erabil daiteke.
  • Haurrak min badu, normalean hartzen duen analgesikoa eman.
  • Odol ugari badario, gasa jarri eta taponatu jarioa geldiarazteko (lekuaren gainean eutsi).
  • Ez utzi haurrari irakuzketarik egiten, listua botatzen edo eskuak ahoan jartzen.
  • Ezpainean edo kokotsean kolpea hartu badu, izotza jarri, toalla baten bidez, azala ez erretzeko. Posible bada, azala kremaren batekin babestu. Profesionalarengana joaterakoan, erorketaren zehaztasunak kontatu behar zaizkio. Nola erori zen: zoruaren kontra (harria, zementua, lurra), lagun baten buruaren kontra, toboganean, bizikletan, eskaileretan, patinetean, jolastokian korrika egiten zegoela...
  • Odontopediatrarengana premiaz joan. Berehala esku hartuz gero, hortza salba dezakegu.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Zer eragin izan dezakeen ortodontziako tratamenduak haurraren hazkuntzan?

Ortodontziako tratamendua eta haurraren hazkuntza elkarrekin osa daitezke. Haurrek izaten duten arazo ohikoenetako bat da goiko hortzen eta behekoen arteko protrusioa da. Gehienetan, hori gertatzen da goiko masailezurra behekoa baino handiagoa delako. Masailezur biak handitzen daudela, ortodontziak lagun dezake biek hazkunde harmonikoa izan dezaten. Horrek, gainera, irensterakoan sortzen diren arazoak saihestuko ditu. Arazoa nahiko erraz konpon daiteke haurra hazten dagoenean, baina hazten uzten dioenean, kirurgia-ebakuntza behar da askotan.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Noiz egin behar dira errebisioak?

Errebisioak oso garrantzitsuak dira haurtzaroan. Lau urtetik aurrera egin behar dira errebisioak eta, gutxienez, urtean behin, kasu bakoitzaren arabera.

Laguntza behar duzu?

Gurasoentzako informazioa:
Zer egin dezaket seme-alabak txantxarrik izan ez ditzan hortz erorkorretan?

Txatxarrak ekiditeko aho-higienea da aintzat hartu beharreko lehen gauza. Horixe da garrantzitsuena. Dietan kontsumitzen diren azukreak kontrolatzea, odontopediatrara aldian behin joatea eta fluorra erabiltzea (dentistak gomendatuta) ere garrantzitsua da.

Laguntza behar duzu?

Posible al da dentistan ondo pasatzen?

Gure paziente gazteenek ondoko zerbitzuez goza dezakete:

  • PLAY STATION 4 eta joko asko.
  • Telebistak.
  • WIFI eremua.
  • Haur eta gazteentzako jolas eta aldizkariak.
  • Komikiak eta liburuak.
  • Margotzeko liburuak, hezteko liburuak.
  • 2 tablet
  • Zozketak
  • Polaroid
Image

Gure marrazkia deskargatu, margotu eta hurrengo bisitara ekarri