Loading...
image - Odontologiako bitxikeria

Odontologiako bitxikeria

Back

Odontologiako bitxikeria bat:

 Ba al zenekiten lehenengo merkaturatu zen hortzetako eskuila, kartzela baten asmatu zela?                                                                                                  

Gaur egun egunero erabiltzen dugun produktua den arren, hasierako hortzetako eskuilak asmatzeko irudimen handia behar zen: zuhaitzen adarrak, laranjondo-makilak, kirikinoaren arantzak eta abar erabili izan dira hortzen gainazala igurtzi eta garbiago uzteko.

Babiloniarrak eta Egiptoarrak hortzetako eskuila K.a. 3500 urte inguruan erabiltzen hasi zirela uste da.  Zibilizazio hauetako jendeak adar txikiak mastekatzen zituzten adar hauen puntak hortzetako eskuila bat bezain leun utzi arte, baina XIII. mendera arte ez zen gaur egun ezagutzen dugun hortzetako eskuila asmatu. Zen-maisu batek diseinatu zuen hezurrezko kirten batean zaldiaren buztaneko ileak jarrita.

Dena den, William Addis izan zen hortzetako eskuilaren eskala handiko fabrikazioari bultzada eman ziona.

1780an William Addis kale-istiluak leporatuta NewGateko kartzelan (Ingalaterra) sartu zuten.

 Hortzak kedarrez eta gatzez igurtzitako trapu batekin garbitzen ziren, baina Addisek ez zituen presoei eskaintzen zitzaizkien trapuak erabili gura. Seguruenik ez zitzaizkion oso garbiak irudituko. Hori zela eta, ordezko garbiago bat bilatzea ebatzi zuen. Gau batean, afari baten ostean, oilasko hezur txiki bat gorde zuen eta guardia bat erosi zuen animalia-ile batzuk batzuk lortzeko. Ileak batu eta hezurrean egin zituen zuloetan sartu zituen… eta horrela bere hortz eskuila egin zuen.

 Kartzelatik irten zenean, bere asmakizuna merkaturatzea erabaki zuen. ADDIS lantegia sortu zuen eta Wisdom Toothbrushes izeneko hortzetako eskuilak saltzen hasi zen. Laster aberastu zen. Hil eta gero, William bere seme nagusiak jarraitu zuen negozio emankor harekin. Enpresa honek gaur egun ere lanean darrai.      

Compartir: