Loading...
image - Zelulak amak eta odontologia

Zelulak amak eta odontologia

Back

ZELULA AMEI BURUZ ENTZUN DUZUE?

Asko hitz egiten dugu, gauza asko entzuten dira, baina gutxi batzuek bakarrik dakite zelula amei buruz. Nolanahi ere, aurrerapenak izan dira, bai zelula amak erabiltzeko tekniketan ,baita sortzen dituzten arazoen identifikazioan ere.

Baina zer da zelula ama bat?

Autoberritzeko gai diren eta hauetatik beste zelula espezializatu batzuk lortzeko ahalmena duten zelulak dira.

Lau zelula ama mota daude:

  • Zelula ama totipotenteak: hazi daitezkeen eta organismo oso bat eratu dezaketen zelula amak dira.
  • Zelula ama pluripotenteak: organismo oso bat eratu ezin duten arren, beste edozein zelula mota ekoiztu dezaketenak .
  • Zelula ama multipotenteak: bakarrik bere ataleko zelula motak ekoiztu ditzaketenak .
  • Zelula ama unipotenteak: zelula mota bat bakarrik ekoiztu dezaketenak.

Biologoek bi zelula ama motekin lan egiten dute batez ere:

 

Zigotoa zelula amarik garrantzitsuenetakoa da. Espermatozoideak obulua ernaltzean sortzen da. Horrenbestez, zigotoa totipotente motakoa da, fetuaren zelula guztien eta enbrioiaren plazentaren sortzailea delako.

Enbrioia hazten doan heinean, enbrioiaren zelula amak totipotentzia galduz doaz, eta ondorioz zelula horiek pluripotente bihurtzen dira.

Oraingoz, soluzioa zelula ama helduak erabiltzea da; ehun-mota batetik erauzitako zelulei espezializazioa kendu, zelula ama pluripotente induzituak sortu, eta haietatik nahi den motako beste zelula batzuk sortzea lortzen ari dira ikertzaileak. Gaur egun, indar handia du ikerketa-lerro horrek eta ez da bakarra. Ikertzaile batzuek lortu dute zelula-mota bat beste baten bilakatzea tarteko urratsik gabe.

Ikerketaren ikuspuntutik, ate guztiak irekita daude. Kasu guztietan, zelula amen manipulazioa zaila da, eta are gehiago, organo osoak osatu nahi badira zelula horietatik hasita eta laborategian.

 

Eta hemen gaurko bitxikeri odontologikoa, ez da dana klase teorikoa izango!

2003 urtean, Songtao Shi doktoreak eta ikertzaileak, esne-hortzetan zelula amak aurkitu zituen.
Hortzaren erroaren ehunak begiratu, atera eta bere laborategira eraman zituen aztertzeko. Orduan konturatu zen ehun horrek hezurra, dentina eta nerbio-zelulak sortu zitzakeela.

Zelula amak hortzaren nerbioan daude. Hauek hortzen erroen eta lokailuen garapeneko arduradunak dira. Normalean, esne-hortzak jausten direnean kutxatxo baten gordetzen dira eta ez diegu erabilera hau ematen; orain badakigu ehunak birsortzeko lagundu dezaketela.

 

Hemen uzten dizuet bere artikulua:

SHED: stem cells from human exfoliated deciduous teeth

M Miura, S Gronthos, M Zhao, B Lu, LW Fisher… - Proceedings of the National Academy of Sciences, 2003

 

Hurrengo hamarkadetan zehar, zelula amen ikerkuntza-eremuan egindako aurrerapenek birsortze-medikuntzaren garapenean berebiziko garrantzia izango dutela diote ikertzaileek. Ikusiko al dugu? ;)

 

 

Dra. Amaia Gogeascoechea

COL: 1260

                                                  

Compartir:

Plaza Gabriel Celaya, 1-2 Peñota - Portugalete (Bizkaia)

944 83 18 08

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.