Loading...
image - Hortzen zuritzea

Hortzen zuritzea

Back

 

Gaur egun janari, edari eta substantzia asko dago hortzaren kolorea alda dezaketenak. Era berean, denbora pasa ahala hortzak kolore ilunagoa edo horiagoa hartzen du. Iluntze horri aurre egiteko, hortzak zuritzeko aukerari heltzen zaio.

Hortzak zuritzeko teknologia berriek hortzaginak sesio bakar batean zuritzea ahalbidetzen du.

Kolorearen argitze hori hidrogeno peroxidoaren edo karbamida peroxidoaren erabilerari eta LED argiari esker ematen da.

Gaur egungo teknikak errazak dira eta ez dute sesio asko behar, ez dituzte hortzak kaltetzen, azalean ez dute inolako eraginik eta probatutako emaitzak eskeintzen dituzte.

Hortz-zuritzea egiteko pazienteak baldintza batzuk bete behar ditu

  • Hortzek garbi egon behar dute, beti egin behar da garbiketa bat lehenago.
  • Oiek ondo egon behar dute.
  • Hortzek txantxarrik eta infekziorik gabe egon behar dute.

Batzuetan hortz-zuritzea ez da tratamendu komenigarria

  • Protesi finkoa dagoenean, edo enpaste askorekin, hauek ez baitira zuritzen.
  • Pazientea gaztea denean (18 urtetik behera)
  • Sensibilidade handia dagoenean

Hortz-zuritze mota ezberdinak daude:

  • Hortz-zuritzea etxean: tratamendu hau egiteko pazientearen ahoaren neurriak hartu behar dira, eta ferula pertsonalizatuak egin behar dira, bai goikoak eta bai behekoak ere. Gero pazienteari deitzen zaio bere ferulak eta zuritze kit osoa emateko.
  • Hortz-zuritzea klinikan: ezpainak eta hortzoiak banatzeko prestaketa labur batekin hasten da, hortzak bakarrik bistan utziz. Orduan LED argiarekin beren beregi diseinatutako zuritze gela ezarriko dugu. Argiak eta zuritze gelak batera egingo dute lana.
  • Hortz-zuritze konbinatua: batzutan sistema biak behar izaten dira, kendu edo txikitu behar diren tindatzeen arabera: adibidez tetraziklinen efektua argitzeko .
  • Hortz bizigabeak zuritzea / Hortzak barrutik zuritzea: traumatismo bat jasan dutelako edo endodontzia egin zaielako / bizigabetu direlako ilundu diren hortz-haginetarako gomendatua.Horrelako kasuetan barrutik zurituko dugu.

Zuritzea segurua da?

Bai. Ikerketa klinikoekin egiaztatuta dago. Baina beti tratamendua gainbegiratze profesional eta espezializatu bidez egin behar da.

Badu ondoriorik?

Paziente batzuk sensibilitate berezia somatu dezakete tratamendua egin eta gero. Beste batzutan tratamendua egin ostean inurridura sentsazioa izan daiteke. Holakoetan guk hori arintzeko produktu zehatz batzuk aholkatzen ditugu.

 

Gaur egun, hortzen zuritzea hortzetako estetikan tratamendurik eskatuenetariko bat da.

Zuritzearen osteko zaintze-oharrak ondo jarraituz gero, zure hortzak tratamendua egin aurretik baino zuriago egongo dira beti.

 

 

 

Compartir:

Plaza Gabriel Celaya, 1-2 Peñota - Portugalete (Bizkaia)

944 83 18 08

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.